Anjel Lertxundi.
Hitz beste

Opor ostea

2012ko apirilaren 15a
00:00
Entzun
Nire aitona eta amona autobus-geltoki batean bizi dira, eta nik oporrak ditudanean, gurasoak eta ni haraino joaten gara, eta etxera ekartzen ditugu oporrak pasatzera. Dendara joaten bagara, hau eta hura eskatzen diet, oso pozik jartzen direlako niri opariak eginez. Arbolen izenak esaten dizkidate, eta baita kaleenak ere: hori poeta bat zen, beste hori santu bat da, baina nik ez dakit zer den poeta bat ezta santu bat ere. Oso arraro mintzatzen dira, plaia eta bizikleta esaten dute hondartza eta txirrindua esan ordez, eta txakurrari ikusi diot esaten badut zer ikusi diozu galdetzen didate. Txarrena, mantso-mantso ibiltzen direla, eta behin baino gehiagotan galdu naute. Eta itsusiena, hortzak kentzen dituztenean ohera joateko.

Aitonak eta amonak ez dute umerik eta, horregatik, oso ondo pasatzen dute nirekin. Gaur autobus-geltokira itzuli ditugu. «Bukatu zaizkigu oporrak!» pentsatuko zuten hain triste egoteko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.