Ferdinando Camon idazle italiarra ez da oso ezaguna Italiatik kanpo. Orain gutxi zergatik idazten duen galdetu diote. Italieraren eta euskararen arteko aldeak handiak baldin badira, hona ekartzeko modukoa iruditu zait ematen duen erantzuna: «Mendekuz hasi nintzen idazten. Oraindik ere, nire barruan, justu, santu, goratsutzat jotzen dut errebantxa hori. Nire amak doi-doi zekien bere izen-deiturak idazten. Nire aitak askoz gehiago ez. Jaio nintzen herrian, nekazari analfabetoek gurutzetxo batekin sinatzen zuten (…) Ordutik, boterearen tresna gisa sentitu izan dut idazkuntza. Eta pentsatu nuen idazkuntzaz jabetzea, baina ezagutzen ez zuten haien alde erabiltzeko: haiek mendekatzeko».
Zorrotza da Camon-en soa, eta haren hitzek primeran eman dezakete euskalgintzaren definizio posible bat: euskarak inoiz izan ez dituen errespetua, itzala eta boterea lortu arteko ordaina bilatzen duen ahalegina.
Hitz beste
Ordain bila
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu