Umeari ordulari bat oparitu diote. Ez daki irakurtzen, eta ordulariak ez dauka zenbakirik. Ibili, ordea, badabil: orratzen jardun etengabea da lekuko. Umea jolasean ari da, ordea, eta ez dio kasurik egiten eskumuturrekoari. Irakurtzen ez dakien bati ordulari bat erostea ere! Halako batean, umeak ordulariari begiratu eta etxeko sarrerako aterantz begiratu du. Handik pixka batera, gauza bera egin du berriro. Amonak, umeari harpa jo nahi eta, ze ordu den galdetu dio. «Ama orain itzuliko da lanetik!», erantzun dio umeak, berriro erlojuari begiratu eta gero.
Eguna eta bizitza zenbaki hotzekin irudikatu beharrean, gertakariekin eta eguneroko martxarekin neurtu. Ze ordu da? Burua ordenagailutik jaso eta, flexio batzuk eginez, giharrak lasaitzekoa; goizean haserretu zaren lankideari zirkin adeitsu bat egiteko garaia; ospitaleratu berri duten lagunari mezutxo bat bidaltzekoa.
Zutabe hau irakurtzen bukatu duzun ordu puntu-puntua.
Hitz beste
Ordularia
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu