Espainiako prentsa-agentzien aspaldi handiko matraka luzea segitzen ari da gure laguna mugikorreko albiste zerbitzuan. 21:52 orenean: Estatuak dirua emango die autonomiei, dituzten zor izugarriak arintze aldera, baina haien ekonomia kontrolatu ahal izango du. 21:54 orenean: sindikatuek jakinarazi dute ez zaiela batere gustatu egonkortasunaren, lan erreformaren eta berrikuntza finantzariaren lege-proiektua. 21.56 orenean: bankuek, egoerarekin beldurtuta eta badaezpada, kredituen merkatutik kanpo utzi dute beren aktibo nagusia. 21.57 orenean: aditu talde batek dio zulo ekonomikoa handitzen doala, eta katarsi izugarri bat gabe ezinezkoa izango dela argia ikustea datozen hamar urtetan. 21:59 orenean: Errege Kopako partidetan partidena hastera doa.
Gure lagunak mugikorretik telebistara eraman ditu begiak. Galtza motzetan zelairatu diren hogeita bi jokalarien hanken balioa kalkulatzen hasi da. Zelaia lepo dago…
Hitz beste
Orenez oren
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu