Anjel Lertxundi.
Hitz beste

Pertsona

2012ko urriaren 23a
00:00
Entzun
Igandeko bozetan 1.718.696 pertsona geunden deituta. Pertsona, gizabanakoa. Auzia da pertsona bat aktoreen maskara zela erromatarrentzat. Horregatik ere izango dira hauteskundeak sekretuak. Baina ez dakit noiz, pertsonak —mundualdia bizi dugun gizakiok— eta pertsonaiak —liburuetakoak, antzerkikoak, zinekoak— bereizten hasi ginen. Oinarrian, ordea, jatorrizko itzal luze interesgarria dago: zu eta ni, gizakiok, pertsonak gara. Antzerkia egiten dugu, maskararekin gabiltza, gure ingurua da gure oholtza eta publiko.

Hogeita bost urte Koldo Mitxelena hil zela. Errenteriarrak pertsona deitzen zien baita guk pertsonaia deitzen diegunei ere. Adibidez: «egiazki, pertsona bat da beti nagusi Barojaren liburuetan». Mitxelenarentzat pertsonak gara gizakiok, baina baita fikzioaren bideetan atzera-aurrera dabiltzan gizon-emakumeak ere.

Egunero hasten delako errealitatezko fikzioari ekin diogu hurrengo hauteskundeak arte.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.