Antxoa egune, Ondarroan. Arrain preziatuaren arrantza debekatu zutenean, Zakilixutek, igerian zebilela koskoilak bistan, azken antxoa ikusi zuen itsaspean irrati bateko mikrofonoetatik agur betiko esaten. Zaldieroren hainbat marrazkitako antxoa triste bera zen.
Luze jo zigun debekuaren epeak. Azkeneko antxoa hura ez da, ordea, Juana Bixenta bezala, lotan egon: moilan eta arrandiegietan ikusten ari gara mirariaren ugaria. Guk, azken aldian sarri, lagun zahar batzuen hotsa entzuten diogu etxeko txirrinari. Zilar koloreko oparitxoekin agertzen zaizkigu —haien seme bat arrantzale dabil— bertso zaharreko apaizak bezala afal dezagun, «halako aisa baleak nola» antxoak irentsiz. Txikiak badira, frijituta; handi samarrak, irin-arrautzetan, edo, ondarrutarrek dioten lez, pla-plaian…
«Antxoaren kontrolaren onurak ikusita, zergatik ez beste guztiarekin ere berdin jokatu» esaten ari zait zartagineko pla-plai jostaria.
Hitz beste
Pla-plaian
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu