Ugaritzen ari dira, baita Suediaren pare omen dagoen gure dirulandia honetan ere. Uste duguna baino pobre gehiago daukagu. Zeri deitzen diogun pobre, hori da gakoa. Zein ezaugarri ditu behartsu batek, non jarri behar dugu premia nagusien atalasea? Pobreziaren kontzeptuari eragiteaz gain, galderak eragiten dio pobreen multzoari ere.
Eskean dabilenari soilik pobre deitzea gezur optiko bat da. Pobre ofizialen zerrendaren atzean, estatistiketan ageri ez den egoera asko dago. Lana duen bat ere izan liteke pobrea, demagun lanik ez duen familia oso bat bere bizkar duena. Ama ezkonge asko, bananduak, jubilatuak, alarguntsak, lanik gabe urteak daramatzaten gazteak, ingurukoen laguntzari esker pobre-irudia (baina ez pobre-kondizioa) saihesten dutenak...
Ekonomiako Nobelak lan-merkatuaren hiru aditu saritu ditu. Ikustarazten ez diren pobrezia-indizeak protagonistak omen dira, behin eta berriro, beren analisietan.
Pobreak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu