Berripaper honek igandean Martin Garitanori egindako elkarrizketa luzean, Gipuzkoako Diputatu Nagusiak presoen auziaz: «PPk ez du bat egin gurekin, baina kontrakora ere ez da jarri. Uste dut badagoela interpretazio pixka bat. Azkenean, norberak bere papera bete behar du. Politika, sarritan, erdi antzerkia da».
Izango da politikari erdi antzerkia aitortze horri gaizki iritziko dion garbizalerik. Václav Havel antzerkigilea Txekiako presidente izatera heldu zen, eta asko hausnartu zuen politikaren izaera teatralaz: «Eszeptikoenek ere ezin dute ukatu politikaren antzerkizko izaera: politikak menpetasunezko lotura handia dauka hedabideekin (…) Politikari guztiak, antzerkia alferrikakotzat jo eta politikan ez duela tokirik diotenak ere barne, aktore, dramaturgo, zuzendari bihurtzen dira nahi gabe».
Arazoa ez legoke politikaren antzerki izaeran, aktoreek gehiegietan ematen duten maila kaskarrean baizik.
Hitz beste
Politika, antzerki
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu