Anjel Lertxundi.
Hitz beste

Pospoloarena

2012ko ekainaren 5a
00:00
Entzun
Garai bateko ekonomikak, butanoak eta gasak baztertu ditugu, gero eta sukalde sofistikatuagoak gozatzeko. Zigarroa utzi ez duenak, zigarroa uzteko grina du. Erretegi eta txokoetako arranparrilak sopletearekin pizten dituzte. Bukatu dira, bada, pospoloak etxeetan eta patriketan. Eta pospoloekin batera, hainbat esamolde: pospolo-kaxa batean kabitzen zen ume gaixoa; pospolo batek baino buru gutxiago du; pospolo hezearen garra zeukan; pospolo asko eta fosforo gutxi. Agian galduko da pospoloak piztutako esamolde adierazkorrena ere: bazkaria oraindik pospoloan daukat!

Esamolde bati bidea zabaldu zion objektua desagertutakoan, esamoldeak zentzua galtzen du eta, onenean, fosildu egiten da. Edodesagertu.

Baina, zorionez, hizkuntzek ere, pertsonok bezala, indar eta malgutasun handia dute egokitzeko. Horixe erakusten du orain gutxi auzo bati entzun nionak: ai, ene, ni hemen eta bazkaria oraindik Eroskin!
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.