Orain gutxi, neska batek beste bati: ez daukan potxotxinik! Hasieran, deskontzertu handi batek hartu zidan barrena. «Koittadua!» pentsatu nuen. Gero, ordea, zerabilten testuinguruak argitu zidan ohiko «ez daukak barrabilik!» esamoldearen bide beretik ari zirela.
Ene bihotzeko Xuxen lotsaz gorritzen zait potxotxina idazten dudan aldiro, hiztegiek ere ez dute hitza jasotzen, baina guk halaxe deitzen diogu aluari, zer egingo zaio! Koska da aipatu bi neskek, nik dakidala ez baitute barrabilik, ezingo luketela ausartak izan, eta horregatik egokitu dute esamoldea, aspalditik ezaguna nuen beste adibide hartan bezala egokitu ere: potxotxinaraino nagon, barrabiletaraino nagon esan ordez. Barrabil eta potxotxin ez dira baliokideak, baina egokipenak hotsen arteko luzera silabikoa lehenetsi du, eta ez zehaztasun lexikoa.
Aizak eta aizan, elkarrekin dantzan. Potxotxina eta barrabil, hizkera alai dabil.
Hitz beste
Potxotxina
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu