Legebiltzarrean: oposizioak torturaren kontrako prebentzio-neurriak eskatu baititu, PP eta PSE alderdiek, ezetz. Gaurko legediak dauzkan bermeak aski direla torturarik gerta ez dadin, eta ez dutela prebentzio-neurri berrien premiarik ikusten. Ondo dagoena ez dagoela zertan zuzendu, gutxiago aldatu.
Legeak baimentzen duen inkomunikazioko erregimena zaindarien eta atxilotuaren arteko harreman ona bideratzeko da eta agian baita elkarrekin mus partidak jokatzeko ere. Harmoniazko tratu ona ziurtatzeko. Atxiloketa-momentutik bertatik, presoaren gizarteratze prozesuari ekiteko, giza eskubideak errespetatuz eta presoaren duintasuna zainduz. Eta hori guztia lortzeko, inkomunikazioa da, zalantzarik gabe, sistemarik justuena, zorrotzena, perfektuena.
Entzun bitez txaloak.
Lekukorik ez dagoen tokian, balizko torturatzailearen fokuko argia da bakarra. Gainerako guztiak, itsu eta inkomunikatuta nahi gaituzte.
Prebentzioa
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu