Hitz beste

Prestatzen

Anjel Lertxundi.
2011ko otsailaren 17a
00:00
Entzun
Autobusean, nire adineko ezagun batzuk, apunteak errepasatzen. Erretiratuak dira, unibertsitatera doaz. Hainbat urtez fabriketan-eta lanean jardun eta gero aisiarako ia denborarik gabe, ikasten ari dira tranche de vie berrian. Gehienek humanidades deitzen genuen munduko diziplinak hautatu dituzte. Artea batek, historia besteak, antropologia hirugarrenak…

Umetako poz ia ahaztua eskuratu balute bezalako ilusioz,ikasle gazteekin nahasita jaitsi dira autobusetik. Burutik pasatzen zait gazteek lana izateko ikasi nahi dutela, gehienek horregatik hautatzen dituztela karrera praktikoagoak. Erretiratuek, aldiz, lanak anputatu eta lapurtu ziena eskuratzeko, horregatik hautatzen dituztela karrera humanistagoak.

Biak ari dira bizitzarako prestatzen. Biak perspektiba desberdinarekin, ordea. Bururatzen zait bizitzari kaixo! esaten ari direla batzuk. Besteak, aldiz, aio! ahalik duinena esateko prestatzen…
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.