Anjel Lertxundi.
Hitz beste

Protagonista

2012ko uztailaren 7a
00:00
Entzun
Joan zen larunbat gauean ETB2k Paul Verhoeven-enZwartboek (Liburu beltza) filma eman zuen. Gustura jarri nintzen ikusten. Ozta-ozta iraun nuen bukaera arte. Kulpa ez zen, ordea, pelikularena. Gaur gauean, kate berak Fernando Meirelles-en The Constant Gardener (Lorezain fidela) emango du. Ikusten hasiko naiz gaur ere. Ez nuke telebista filma bukatu baino lehen itzali nahi.

Joan zen larunbateko pelikulak ETBren logoa zeraman pantailaren eskuin aldeko goi partean (ohitura bihurtu dute errespetu falta dena). Ezker aldeko goi partean, berriz, Conquistour programaren iragarpena ikusten zen, nabarmen eta lotsagabe. Lantzean sarri, Julian Iantziren irudia agertzen zen, keinukari eta erronkatsu, iragarpenaren gainean, pelikulako protagonista bihurtuta eta zine aretoan krispetak jan eta jan aritzen den ikuslea bezain desatsegin.

Ea gaurkoan, pelikularekin batera, errespetua ere oparitzen diguten.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.