HITZ BESTE

Salaketa

Anjel Lertxundi.
2010eko irailaren 25a
00:00
Entzun
Espainiak Kubako herriari ematen dion laguntza liburutan, ikas materialetan, dirutan, gaztelania sustatzeko... Espainia Puerto Ricon egiten ari den ahalegin ekonomikoa hango gaztelaniak nozitzen duen ingelesaren erosioari aurre egite aldera... Espainia Brasilen egiten ari den inbertsioak gaztelania izan dadin bertako bigarren hizkuntza... Filipinak irletako enbaxada espainola egiten ari den lana eta gastatzen ari den dirua gaztelerak errekupera ditzan garai bateko ofizialtasuna eta zabalkundea... Espainiak bost kontinenteetan barreiaturik duen Cervantes sarea -ehun miloi eurotik gorako aurrekontuarekin, eta ehunka irakaslerekin-, munduko hiritar ahalik gehienek gaztelania ikas dezaten...

Espainia mundu osoan gauzatzen ari den gaztelaniaren promozioa zinez da handia eta garestia.

Oscar Madeirok, UPyDko diputatuak, Eusko Jaurlaritzak iparraldean urtero euskararen alde xahutzen (?) dituen sosak salatu ditu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.