Blasco Ibáñezen El Intruso (Sarkina) nobela iragan mende hasierako Bilbon kokatua dago, eta Luis Aresti medikuaren ibilerak ditu kontagai. Meatzarien erietxeko zuzendari eta Bilboko jauntxorik jauntxoenaren senide, garaiko klase borroka kontatzeko aukera ematen du medikuak. Talaia sozialistatik idatzia, nazionalismo jaio berriari buruzko ikuspegia guztiz da beltza, baina nobelan behin eta berriro ageri den beste auzi bat ekarri nahi nuke gaur hona: emakumeak beti gizonengandik aparte ibiltzeaz harritzen da narratzailea. Euskal Herriko hain egoera ohikoa ez zen, nonbait, hain normala hemendik kanpo. Guk, neskak sarkinak balira bezala tabernetara joaten hasi ziren garaikook, ezagutu genuen banaketa hori. Oraindik ere gertatzen da, begiratu lagun arteko afariei: neskak alde batera, mutilak bestera.
Pavesek giltza bat ematen du:
Neska bat mutil batekin kaian esertzea bai, baina ez kafetegian, birjinaren tabua da.
Hitz beste
Sarkinak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu