Anjel Lertxundi.
Hitz beste

Sarrailak

2012ko ekainaren 2a
00:00
Entzun
Gizakiak beharrezkoa du loa, nahiz lotan dagoenean babes-ahalmen guztiak galtzen dituen eta ez den erreakzionatzeko gai. Sortu zenetik, animalien mende egin izan du lo kobazuloetan; etsaiak atezuan zituela gerretan; gaitzaren arriskupean izurriteetan. Elias Canettiri harrigarria zitzaion gizaki lotiak gaur arte iraun izana.

Aingeru guardakoaren eta etxeko ateak zabalik zituen tradiziotik gatoz, eta oso urrutikoak egiten zitzaizkigun hiri handietako etxe asko bunker guztizkoak bihurtu izanaren albisteak. Geurera ere iritsi da, ordea, gau-lapurren izua: lo zaudelarik, etxean sartu eta dena husten omen dute, eta esnatzen bazara, hobe, zer gerta ere, lokartuarena egitea. Horregatik, etxea barrutik giltzatzen hasi gara, alarmak jartzen, bizitza egunerokoari sarraila alimaleko baten forma ematen.

Segurtasuna agintari: lapurrei diegu izua; hainbat lapur eragin eta askatasuna murrizten digun sistemari, nonbait, ez..
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.