Sasoiaren neurria

Anjel Lertxundi.
2010eko azaroaren 24a
00:00
Entzun


XVIII mendearen bukaeran -Iraultza Frantsesa gertatzen ari zen ia une berean-, Edmund Burke eskoziarrak liburu bat idatzi zuen, adituek asko famatzen dutena, garai asaldurazko haien gainean. Ez dut liburua ezagutzen, baina bai bertan agertzen den esaldi bat: «Bizitzen ari garen sasoia aparta da oso, baina gu, gentleman kaskailuok, kaskarrak gara». Gaztetan izan genuen historiako irakasleak askotan errepikatu zigun aipua, bai iraultza frantsesaz ari zelarik, baita beste edozein zirkunstantziatan ere. Ez zen, ordea, iraultza goraipatzeko: Burke iraultzaren etsaia zen; historiako irakaslea ere halaxe (apaiza zen).

Nolanahi ere den, eta esaldia geurera ekarriz: dabiltzan hots guztien arabera, bizitzen ari garen sasoia garai hobeen atari izango omen da. Etorkizuna, ordea,ez da birjin-birjin etorriko, ez du halabeharrak ekarriko. Lortuko bagenu Burkek salatzen zuen kaskarkeriatik irtetea...
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.