Albiste beltzak Sautrelaren etorkizun beltzari buruz. Zurrumurruen arabera, Euskal Telebistako arduradunek liburuen eta liburugintzaren destino ilunarekin bat egiteko atea zabaldu diote programari. Oso okupatuta egongo dira, telebistak asko erretzen baitu. Eta liburuak irakurtzeko astirik ematen ez. Zertarako liburuei buruzko programa bat, irakurtzen ez den herri batean? Badakigu: liburuak erretzeko modu asko dago; baina erreketa guztiak ez dira suaren bidez gauzatzen.
Orain pare bat aste, auskalo nork aholkatuta, liburuei buruzko marrazki bizidun eder batzuk gozatzeko pagotxa izan nuen. Sautrelan emateko modukoa iruditu zitzaidan irakurle batek liburuekin duen harremanari buruzko istorio xumea. Oskar saria eman diote, marrazki bizidunen laburmetraien sailean.Ez du Sautrelak emango. Baina Youtuben dago: aski da telebistari bizkarra eman eta sarean The Fantastic Flying Books of Mr. Morris Lessmore bilatzea.
Hitz beste
Sautrela
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu