Buenafuente umoregileak, telebistan: «Harrigarria Espainiako hedabideek zenbat adiera eman dizkioten Sortu izenari!». Eta nik neure kabutan: eskerrak ez duten euskal hiztegietan begiratu!
Sortu aditzak, adiera eder guztiz erabilienaz gainera, baditu ezezagunago batzuk ere. Atzo bigarren bat (sor-tu edo gor bihurtu) gogorarazten zidan Indianoa blogariak: «Entzuten ez duena etorri zait niri gogora». Hitzaren beste adiera batek gaztelaniazko iskanbila eragitea adierazten du, gaztelaniazko armar alegia: «Sekulako sestra sortu zian». Laugarren adiera bat, Axularrek erabilia, zentzumenak sorgortzea da: «Kiratsak guztiz sortu nau». Bosgarren batek trabak jartzea adierazten du: «Gurdiko gurpila sortu zion». Seigarrenak gogortu aditzarekin berdintzen du hitza: «Arrainak zituzten hormatu eta sortu»…
Nolanahi ere: ez dago adiera berez txar edo onik, testuinguruak —egunerokopolitikak!— bihurtzen ditu on nahiz txar…
Hitz beste
Sortu
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu