Posta elektronikoan, adiskide baten mezua: «Iritsi zait agur esateko unea. Soseguz, bakean ahal bada, beti bertigo pixka batekin, desagertze subjektiboan pentsatzea baita existentziaren gauzarik hotzenetakoa, ulertezinenetakoa». Minbiziaren atzaparretan urteak egin eta gero, azken orduan ere erakutsitako trenpu hotza. Betiko agur esateko modu batere melodramarik gabea.
Ramón Sánchez Lizarralde itzultzaileak Albaniako kultura ezagutarazten eman zuen bizitzaren parte handi bat. Valladoliden jaioa, sustrai euskaldunak zituen (Azkoitiko Urkiolegi bertsolaria birraitona zuen, 1920ko tren-huelgei buruz bertso zorrotz askoak eman zituen huraxe), eta, laguntzeko beti pronto, harreman estuak izan zituen euskal itzultzaileen elkartearekin eta hainbat idazlerekin.
Lagunaren hitzak neurera ekarriz: adiskide joandakoen desagertze objektiboan pentsatzea da gauzarik, ez dakit hotzenetakoa, baina bai ulertezinenetakoa.
Hitz beste
Soseguz
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu