Vidartek, Guggenheimeko buruak, joan zen ostegunez Legebiltzarrean: «Museoak erruz bete du euskal artearekin daukan konpromisoa, nahiz ez izan bere egiteko nagusia. Irizpidea kalitatezkoa da, ez geografikoa».Eta hara non nik ez dudan ikusten Guggenheimek euskal artearekin omen daukan xera hori. Aitzitik, justu horixe iruditzen zait museoaren hutsegiterik larriena: euskal artearekiko begirada kolonial paternalista. Nire iritzia subjektiboa da. Vidarteren zereginetako bat da, ordea, museoak euskal artearekin daukan konpromisoa bete izanaren frogak ematea, bide batez nirea bezalako beroarenak gezurtatuz. Lanak izango ditu.
Irizpide kontua dela? Vidartek garbi adierazi du berea: kalitatezkoa du irizpidea, ez geografikoa. Hona nirea: arteak beti dauka sustrai bat eta handik abiatuta egiten da kalitatezko (unibertsal).
Galdera da nire sustraiak eta Vidarterenak geografia kultural (ama lur) berekoak ote diren.
Hitz beste
Sustraiak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu