Donostiako Tabakalerako suge tzarrak aspertuta gauzka. Eta baita gogaituta ere. Zer gertatzen ari den, ez dugu ulertzen. Suge tzarraren kapitulu berri bakoitzak gure ulermena areago lausotzen du eta gure nekea areago trinkotzen. Eta eskainiko diguten hurrengo kapituluak ezjakinago egingo gaitu, tontoago, etsiago. Ezin zaie meritua kendu: serio, zorrotz, ondo neurtuta ari dira herritarrok berriro jaiota ere ulertuko ez dugun gidoia nahasten.
Berek balekite istorioa norantz doan, gaitz erdi.
Ikusirik norbaiti bururatu zaio Renfeko tren-geltokia bertan jartzea ere, adiskide baten iradokizuna: hobe sagardotegi erraldoi bat, gure idiosinkrasia erakusteko marko konpara ezinean. Olariagaren orain hamar bat eguneko bineta gogorarazi diot: Zakilixut eta lagunak sagardotegitik kalera irten dira birikak tabako faltan dauzkatelako. Sagardotegiko nagusiak tarte hori baliatzen du txootx! egin eta bezeroak sagardorik gabe uzteko.
Hitz beste
Tabakaos
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu