Anjel Lertxundi.
Hitz beste

Taburik ez

2012ko irailaren 18a
00:00
Entzun
Ondorio asko ekartzen ari da gaur zortziko Diada: espainiar setatsuenak urduri jarri dira eta beren benetako aurpegia erakutsi dute, ejertzitoaren mehatxu klasikoa ere eginez, bestela festa ez baitzen behar bezalakoa izango. Baina ondorio guztien artean, bat da on eta nagusi: Espainiaren benetako auzia, historialari anglosaxoiek unfinished country (nazio bukatu gabea) deitzen dutena, eztabaidagai bihurtu da. Inoiz ez bezala dago denen ahotan: prentsak, politikak, enpresa munduak edo zirkulu finantzariek, politikoki zuzen onkeriazkoa baztertu, eta pauso bat —atzera zein aurrera— eman behar izan dute. Hemen ere, datozen hauteskundeetako trending topic bat izango da gaia, eta politikariek ohi ez duten bezala busti beharko dute eta beren kartak erakutsi.

Independentziaz —separatismoaz!— jardutea ez da jada tabu bat. Eta tabuen kobazulora itzultzen bada, historiak esaten digu zeren ondorio izango den.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.