Txerra Rodriguez.
MELE

Tanxuak

2022ko abuztuaren 16a
00:00
Entzun
Panderoa, koplak eta musika elektronikoa. Sinplea dirudi formulak, baina... 40.000 ikusle Vigon, 30.000 single salduta, milioika bisita sareetan, 80.000 ikusle Coruñan, salmenta zerrendetan lehenetarikoak eta abar. Zenbakiak eta zenbakiak, zifrak eta zifrak, eta haien atzean ostenduta, hiru neska galiziar: Sabela, Aida eta Olaia. As Tanxugueiras (izen estraofiziala, As Tanxus).

Musika tradizionala eraman dute dantzalekuetara (eurak bakarrik ez, adibidez oso interesgarria da Baiucaren proposamena) eta, era berean, musika hori eguneratu eta ezagutarazi dute. Eta hizkuntzaren muga apurtu eta birrindu dute. Nora zoaz galizierarekin? Ba, galdera horren zitaltasuna, modu praktiko batean deuseztatu dute, katakrak! Baina euren etxetik kanpo lortu dutena gutxietsi barik, euren etxean, Galizian, lortu dutena iruditzen zait azpimarratzeko modukoa. Irrikak katalizatu dituzte eta jendea piztu, harrotu. Compostelan egiten den Festigal jaialdian, adibidez, 14 urteko neska batzuk hiru ordu lehenago egon ziren lehen lerroan, eta, behin kontzertua hasita, Derioko jaietan goizeko 5etan DJ Reimiren doinupean dantzan ari ziren horien jarrera izan zuten. Rave batean zeudela ematen zuen, dena ematen. Auto-gorrotoa sendatzeko dantza eraginkorra da, bai horixe.

Hala ere, formula aspaldi ezagutzen dugu guk ere. Zenbat aldiz kantatu dut nerabe nintzela, sustraiak, rock, rap, reggae. Atzekoak aldatu badira ere (tekno, trap edo denen arteko nahasketa), lehena sustraiak ziren eta dira. Gaur eta hemen, originala eta benetakoa izateko bide bakarra sustraietatik abiatzea da, galizieraz eta galizieratik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.