Hergé komikigileak, Tintin-en aitak, Ginebrako Cornavin hotelera eraman zuen Tournesol, eta zientzialari xelebreak 122. gelan hartu zuen ostatu. Tournesol auzia argitaratu zenean, bezero Tintin zaleak gela huraxe eskatzen hasi ziren, baina ostatuan ez zegoen 122 zenbakidun gelarik. Arduradunek berri bat atondu behar izan zuten, komikikoaren berdin-berdina. Zenbaki berria eta guzti, noski.
Arteak daukan errealitatea aldatzeko ahalmenaz eztabaidatzen denean, balirudike hotelekoa bezalako aldaketa irudikatzen duela jende askok: materiala, frogagarria, neurtzen dena.Beste bat da, ordea, artearen prozedura. Inmateriala. Lizardik euskal paisaiari buruzko pertzepzioa aldatu zigun. Nafarrak ez garenok, beste sentiberatasun bat dugu Nafarroaz Letek erreinu zaharra eta arragoa konparatu zituenetik. Arestik aitaren etxearen defentsa iltzatu zigun gogoan.
Ezin esan errealitatearen gelan aldaketarik egin ez zutenik.
Hitz beste
Tourneasolen gela
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu