HITZ BESTE

Trena

Anjel Lertxundi.
2010eko abenduaren 2a
00:00
Entzun


Batean, ustelkeriaren zigorgabetasun erabatekoa da nagusi; beste batean, interes elektoralen neurrira jositako lege bat; hurrengoan, hondamendia ekarri digun merkatu horrixe egiten zaio menik lotsagarriena; enegarrenean, belauniko eta amen-amenka tratatu behar omen den estatu boteretsu batenganako morrontza totala jartzen dute ipurdi bistan...

Balirudike gidaririk gabeko tren ero batean eta aldapa beherako abia bizian goazela, Dürrenmatt-en ipuin famatuan bezala, horixe egia. Eta baita Lizardiren poema hartan bezala ere: «Zure bazter, gurazko aberria, doa zoro ta (bertan ni) bultzia». Zoro doa. Eta bertan gu. Eta trenaren iruditik tiraka, esaten zaigu halakoa dela bizitzaren trena, ezin duela inork gelditu haren abia zoro bizia.

Inork ezin badu gelditu, ez dago zertan saiatu. Etsipen erabatekoa.

Erabatekoa? Günter Grass ez dago ados: «Inork gelditu ezin duen tren batean ez dut nahi eserita egon».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.