Elizak, komentuak, jauregiak…Eliza katolikoak Italian eta Espainian izango du ondasun higiezin ugarien. Asko nola lortu diren, Nafarroako hainbat herritan bada kexarik. Orain, Italiatik dator albistea: hango gobernuak erabaki berri du elizak Ondasun Higiezinen zerga (OHZ) ordaindu beharko duela. Espainiako gotzainak laster irten dira, badaezpada ere, bidera: Caritas bezalako erakundeek egiten duten lan sozialak erruz berdintzen omen du gainerako mundutarroi (GKEetako jendeari barne) ezerk kitatzen ez digun betebeharra.
Caritas gisako erakundeen lana eskuzabaltasun miresgarri baten emaitza subentzionatua zelakoan geunden. Hala saltzen ziguten, halakoxetzat geneukan guk. Gotzainek agerian utzi duten arte trikimailua: gure lan sozialak ordaina du, aizue, zerga mundutarrekin(hiru mila milioi euro, gutxi-asko) zigortu behar al duzue gure eskuzabaltasun zerutiarra?
Elizari zergak? Zer garen esker gaiztokoak…
Hitz beste
Trikimailua
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu