Anjel Lertxundi.
Hitz beste

Ttirriki-ttarraka

2012ko maiatzaren 20a
00:00
Entzun
Jendea gehiegi bizitzen ari da, nori bururatzen zaio laurogei, laurogeita hamar, ehun urte harrapatzea! Eta zer esan gaixotzen diren zaharren kontsiderazio falta itsusiaz? Etxeak botikez lepo dauzkate, Diogenesena bezalako sindromea baleukate bezala, baina farmazeutikoa. Zahar etxe duinak, zahar etxe duinak! Zer hasi behar dugu, miserikordiak hiriko izkina bakoitzean jartzen? Eta gainera, Donostiako Mirakontxan nahiko dituzte, yakuzzia eta guzti! Zer, ttirriki-ttarraka gastatzen dituzten zapatilak ere sistemaren kontura, ala? Bizitza luzatu nahi izatea, hor nonbait, baina kategoria pixka batekin.

Hori guztia ez da nik esana, FMIk baizik, Nazioarteko Fondo Monetarioak. Ez dituzte, noski, hitz horiek erabili, badakite sibilinoak izaten, baina esan, garbi esan dute: jendearen adina sekulako arriskua da ekonomiarentzat.

Hainbeste debate eutanasiaren kontra, eta, azkenean, debalde jarriko digute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.