Turismoak bere erritmo propioa du, eta turistak —turista benetako batek— museo bat bisitatzen duenean, ez da bere egarri kulturala asetzeko. Turista izatea interesatzen zaio, ez besterik. Jende ugarien dabilen bideetatik pasatzea, jende gehienaren mapa bera marraztea. Armaniren dendak hiri nagusien bihotzetan dauden bezala, turistak badaki museo entzutetsuenetan daudela Serra, Pollock, Rothko, Magritte, Jasper Johns, Cindy Sherman…Eta turista, benetako turista, Armaniren poltsa bat eskuetan duela jartzen da Rothkoren koadro bati begira…
Artea modan omen dago. Egia balitz, erruz ikusiko genuke jendea museo entzutetsu baten inguruetako arte-galerietan ere. Hutsik egoten dira, ordea. Eta museo entzutetsu batek ez du berehalakoan programatuko galeria horietako batean bere obra erakusten ari den artista fin baina ezezagunaren lana…
Artea programatuko dute, baina turismo agentzia bat dute lantoki.
Hitz beste
Turismoaren artea
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu