Anjel Lertxundi.
Hitz beste

Uda-legea

2012ko uztailaren 24a
00:00
Entzun
Urte-sasoi honetan, mendietan su, basoek erremin. Urtero-urtero, suteak albiste. Neguan elurra egiten duen eran, udan suteak gertatzen dira: ematen du udararen logikak eskatzen duela aldian behin mendiak eta basoak erretzea; gure ahalmenetatik kanpo dagoela uda-legea apurtzea. «Mendi bat erretzen denean, zure zerbait erretzen da», esaten zuen mendiak zaintzeko gonbidapenak. Eragin gutxirekin, ordea. Suak telebistan gertatzen dira. Hedabideetan. Toki urrutietan ia beti, oso laburretan gure etxetik hurbil.Horregatik, mendi bat erretzen denean, balirudike ez dela gure ezer erretzen. Asteburu honetan eman dituzten Gironako irudi gori-gorri gogorrek pelikula batetik ateratako eszenak ziruditen. Eta hildakoen pasadizo tragikoak ere —sutetik ihes zihoazela, labarrera jauzi egin eta hil bitartekoak— gidoi batetik hartutako sekuentzia ematen du.

Telebistako pelikulari begira segitzen dugu. Elurra ariko balu bezala.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.