Kalkulatzen dute 10.000 milioi bat argazki digital daudela Facebooken. Hori irakurri nuen, behintzat, orain hilabete batzuk. Ordutik hona, auskalo zenbat gizendu den zifra. Gutariko bakoitzaren argazkia, zaletasunak, usteak, nortasuna biltzen dituen katalogo alimaleko bat, historian izan den sekulakoena. Anonimatua desintegratzen duen gizabanakoaren loraldi sekulako bat ematen du. Hala da? Salbuespen ederrak salbuespen eder —badaude merezi dutenak!—, eskema jakin batzuen araberako multzoen pakete bat da argazkion album ia infinitua: maitasunaren joan-etorriak, festak, kontsumoa, bidaiak, janzkera, zaletasunen galeria…
Zer alde dago urtebetetze-festa bateko argazki batetik bestera, alderik badago milioika eta milioika urtebetetze-festetako argazkien artean? Bakarra: argazki horietako bakoitza protagonista bakar batena da, eta beste guzti-guztiak auskalo norenak.
Eguneroko bizitzan bezala, gutxi gorabehera.
Hitz beste
Ugaritasuna
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu