Ye-Ye

Anjel Lertxundi.
2010eko azaroaren 13a
00:00
Entzun
Gizakiok hartzen ditugun erabakiak, baita txikarrenak ere, ez dira ondoriorik gabeak, hori omen diosku behintzat «tximeleta efektuaren» teoriak: Tokion hegoei eragiten ari den tximeleta batek lurrikara bat leherrarazi omen lezake Kariben...

Espainiako akademiak YE deitzea erabaki du, orain arte Y grekoa deitzen zitzaionari. Kontu hutsala omen, barregarria, denbora librearekin zer egin ez dakitenen jolasa... Hizkuntza serio guztietan -tartean, baita euskaraz ere!-Y grekoa deitzen ez zaio, ba?

Euskaldunok, serioak baikara, Y grekoa esaten segituko dugu, eta euskal trenen sarearen kontra nahiz alde dagoenak Y grekoa deituko dio hemendik aurrera ere proiektu polemikoari. Euskaraz ez dakiten trenaren aurkariek, ordea, «fuera la YE vasca!» oihu egin beharko dute, eta nago Espainiako Akademiako erabakiaren atzean ez ote dagoen trenaren aurkako mugimendua zatitu nahi duen abiadura handiko estrategia oso-oso azkar bat...
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.