Anjel Lertxundi.
Hitz beste

Zabuan

2012ko martxoaren 2a
00:00
Entzun
Aspaldiko partez, sindikatu nagusiek bat egin (omen) dute greba orokorraren datan. Hala bada, ez dakigu kalkuluz izan den, konbentzimenduz, estatuan hartutako erabaki batek ekarritako kointzidentziarengatik… Egia balitz, albisteak transmitituko lehen mezu subliminalak zera lioke: neurri ekonomikoen kontrako jarrera lehenetsi dutela, diferentzia politikoen gainetik. Albistea egia den ala ez, ikusiko dugu.

Bitartean, euskaldunok paradoxa esanguratsu baten aurrean gaude: ez dakigu aspaldiko garai onena bizitzen ari garen (indarkeriaren amaierarengatik), edo aspaldi handiko garai txarrena tokatu zaigun (latza da krisi ekonomikoa, beldurgarria eskuinaren indarra). Biak batera egokitu zaizkigu, pozaren eta kezkaren arteko zabuak bizi gaitu. Baina beharbada, hori da, eta hori baino ez, errealitatea: bi aurpegiko txanpon bat; eta horixe da errealismoa ere: etorkizunari eskura dauzkagun aukerekin ekitea.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.