Anjel Lertxundi.
Hitz beste

Zabutik

2012ko uztailaren 26a
00:00
Entzun
Irakurtzen dituzu berripaperak, ikusten eta entzuten dituzu albistegiak, eta ematen du krisia burtsetan, bulegoetan, inork gutxik ezagutzen dituen ganbara sekretuetan egozten dela. Fikzio erraldoi bat, zenbaki makroekonomikoekin idatzia. Gaur gora eragingo diote izuaren zabuari. Bihar, are goraxeago. Zabuak ez du atsedenik.

Bizkarra erakutsi eta popatik! egingo zenieke.Dena adar-jotze bat dela pentsatu nahi duzu. Baina kalera irten orduko, okinak, erosketak egitetik datorren auzoak, kalean atzera-aurrera tristean dabilen langabetuak, berrogei langile botatzera omen doan tailerreko albisteek, taberna itxi berriko ate haustuek garbi adierazten dizute ezetz, fikziotik gutxi duela itomenak, drama benetako baten erdian gaudela eta ez dakigula nola irten, zer egin.

Bihar ere kalera irtengo zara. Okinak gaurko salmenta urrien albiste emango dizu, erosketak egitetik datorren auzoak poltsa arinago daramala irudituko zaizu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.