Anjel Lertxundi.
Hitz beste

Zaharrak berri

2012ko urtarrilaren 3a
00:00
Entzun
Urte berriarekin, kontu zahar betiko bat dakart berri. Joan zen ostiralean, taberna-zulo batean, telebistako pilota partidari begira geundela, Irujoren euskara arinaiztarra ekarri zuten esatariek, eta Xabier Euskitzek erantsi zuen Iberoko pilotariak orain aiseago ikasiko duela euskara,«emaztea euskalduna baitu». Hurbil neukan zurrutero batek, mihia ardanzopetan: «Irujo ez al da ba euskalduna?». Eztabaida piztu zen, katramila zabartu genuen euskaldun hitzak hainbatetan hainbatengan eragiten duen nahasbidearen haritik. Batek, hitz berri bat asmatu beharko litzatekeela, euskaldun euskaradunentzat gorde, eta bestea, berria, euskal herritarreiaplikatzeko. Beste batek, ordea, denok euskaldundutakoan bukatuko dela nahasmena. Hori ez dela sekula gertatuko, batek; besteak, baietz, posible dela, horretarako gogo benetakoa jartzen bada…

Biharamuneko berripaperean begiratu behar izan nuen nork irabazi zuen partida.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.