Hitz beste

Zakua

Anjel Lertxundi.
2011ko abenduaren 16a
00:00
Entzun
Vaya, qué raro, otro vasco!(hara, ze bitxia, beste euskaldun bat!) entzun dut autobusean Urdangarinengatik. Urdangarin, edo ogasunari sartu dion aza; Urdangarin, edo bere estatusari atera dion urdaia. Urdangarinen kasuak azak gogoko ez eta beti urdaia jan nahi izaten zuenaren historia dakarkigu gogora. Vaya, vaya, azak eta urdaia! esaten genuen guk haurretan, egunerokotasuna azpimarratzeko: Ados, txiste hobeak ere egin litezke: haren deiturak, estatusak eta esku-arrantzak egokiera asko ematen dute horretarako.

Baina autobuseko esaldira itzuliz: zaila egiten zait otro vasco! horren esanahi benetakoa harrapatzea. Hitzoi ironia darie, edo destaina, edo garai batean euskaldunok omen geneukan diskrezio isilaren nostalgia?

Ez dakit zein eta nolakoa den zehazki Urdangarin bezalakoak kabitzen direnen zaku vasco hori. Baina gehien harritu nauena, aurpegi ezagunez betetako autobuseko jendeak barre egin diola esaldiari.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.