Liburu-denda bateko erakusleihoan ageri den iragarki handiak arreta piztu dizu. «Zalantzarik gabe kultura», dio aldarriak. Guztiz zuzena iruditu zaizu, inoiz baino zorrotzago defendatu beharrekoa krisi garaiotan: kultura da aurrekontu eta programa politikoetatik lehendabizi erortzen dena.
Iragarkiak, ordea, letra larriz baitago, ez darama komarik, eta eragin lezakeen gaizki ulertuaz ohartu zara. Zalantzarik gabeko kultura? Badakizu aldarria asmatu duenak ez duela halako kultura baten defentsa egin nahi, baina irakurketa posible horrek irabiatzen jarri dizu gogoa. Zalantza da kulturaren iturri nagusia, eta zalantzatik jaiotako emaitzak zalantza eragiten du. Erantzunik ez duten galderen inguruko galderen multzoa da, neurri handi batean, kultura: diziplina artistikoek, zientziak eta eguneroko bizitzak gure zalantza eta galdera betikoen inguruan sortutako zeinu-sarea.
Zalantzarik gabe, zalantza da kultura.
Hitz beste
Zalantzarik gabe
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu