Hauteskundeak datoz, eta alderdi politikoetako ordezkariak txerpolari-lanak egiten ari dira, emakume hautagaien presentzia ziurtatzeko. Berdintasunaren legeak behartzen ditu; legerik ez balego, auskalo. Baketzeaz, ordea, legeak ez dio deus, eta sarri eta asko ikusi ditugu alderdi guztietako ordezkariak, ikusi ditugu bitartekariak, ikusi ditugu eragile sozialak ere: salbuespentxoren bat kenduta, baketzearekin zerikusirik duten aldezko edo moldezko protagonista guztiak gizonezkoak dira, gizonezkoak ikusi eta entzun ditugu orain arte. Beren iritzia eman duten azken pertsonak gotzainak izan dira, eliz gizonak ere deituak.
«Bake prozesuetan emakumea kanpoan uztea, zapatak esku bakar batez lotzen saiatzea bezalakoa da» irakurri berri diogu Anne Marie Goetzeri, ONUko Bakea eta Segurtasuna saileko adituari.
Baketzearekin erantzukizunen bat duten gizonezkoen zapata-sokei begiratzen hasi beharko.
Hitz beste
Zapata-sokak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu