Hitz beste

Zergak

Anjel Lertxundi.
2011ko apirilaren 30a
00:00
Entzun
ETAk, ohi duen bidetik, iraultza zerga espresioa erabili du enpresaburuei bidali dien gutunean ere. Komatxorik gabe, kurtsibarik gabe, marka bereizgarririk gabe. Iraultza zerga. Egunotan, ETA izan da espresioa horrela erabili duen bakarra. Hedabideek komatxoen artean jarri dute. Edo kurtsibaz. Edo, areago joz, txantajea deitu diote. Edo estortsioa. Gizarteak ez du onartzen ETAk espresioari ematen dion edukia. Ez du bere egiten, eta berrogeialdian jartzen du. Eta txantajea edo estortsioa bezalako kode penaleko esamoldeak ere baliatzen ditu ordainetan.

Hizkerak berebiziko garrantzia izaten du gerretan, gatazketan. Ikusten eta entzuten ari garenak dio gurean hain abaro erosoa hartu zuen hizkera klase bat indarra galtzen ari dela.

Hizkera inpostatu batekin inposatu nahi den testuinguruaren ahidurak zerga ordaintzen du beti: hizkerarik gabe, gurina zartagin beroan bezalatsu desegiten da eraiki nahi zen eremua ere.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.