Tortura demostratuen aurreko jarrera ulerkor eskuzabalak; manifestazio guztiz legitimoen kontra burutu nahi diren debeku prebentiboak; legeztatzeko batzuei eskatzen zaien koska gero eta estuagoa, berek ez dutenean ez damurik ez lotsarik berrogei urtetako diktadura zuritzeko…
Guztia, demokrazia santu, santu, santuaren ondran.
Gaur Europak bazter askotan sufritzen duen demokrazia itxura demokratikoz jantzitako teknokrazia hutsa da. Demokraziaren suzedaneo bat. Demokrazia, ororen gainetik, gizarteari begiratzeko modu bat da, eta ez erakundeen, sistemen eta formalismoen metaketa soila.Munduarekin harremanetan jartzeko ideario bat dademokrazia, bizitza publikoaren ikuspegi berdintasunezkoa. Demokraziaren trajea janzteak ez gaitu demokratabihurtzen: demokraziaren diskurtsoak edukiaketa formak eta eguneroko jarduna ere demokratikoakbehar ditu.
Zertaz ari ote gara demokraziaz ari garenean?
Hitz beste. Anjel Lertxundi
Zertaz ari gara?
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu