Zibilkizuna

Anjel Lertxundi.
2010eko urriaren 28a
00:00
Entzun
Ezagutuko duk testutxo egokiren bat, poemaren bat, glosa aproposen bat ezkontza batean irakurtzeko. Udaletxean duk ezteia, eta badakik zer gertatzen den horrelakoetan: ezin asmatu zer egin, nola antolatu bertako ospakizuna. Denbora, ohitura, jarduna behar ditiagu zibilkizunak normaltzeko, zibilkizunen oinarriko molde eta eszenografia asmatzeko...».

Zibilkizun hitza entzundakoan aurpegi arraroa jarriko nion nik, laguna ni lasaitu nahian hasi baitzait:

«Bai, ados, zibilkizun espresioa elizkizun hitzaren ispilutik aterea zagok, baina ez hadi pipertu, ez al da ba hik heuk idatzia arnasten dugun aire-parte handi batek sakristia-usaina izaten segitzen duela oraindik? Denborari denbora, ez zagok beste biderik».

Uste dut laguna hitza saldu nahian aritu zaidala testutxo bat eskatzeko aitzakian. Lortu du: hitz berria burutik kendu ezinik eta zibiltasuna zenbateraino dugun eginkizun, horretantxe eman dut eguna.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.