Hitz beste

Zizta

Anjel Lertxundi.
2011ko ekainaren 12a
00:00
Entzun
Victor Hugok: «Ez dago irabaztea baino kontu ergelagorik. Konbentzitzea da benetako garaipena». Rousseauk dioskunez, bakea denen artean egiten den bitartean, garaipenak galtzaileak behar ditu. «Gehiago estimatzen du bakea, garaipena baino» esaten du Bertrand Russellek Mendebaldeko filosofiaren historia liburuan Shopenhauer filosofoarengatik, eta pentsa liteke Fernando Fernán-Gómezekesaldi horixe zeukala buruan gerra zibilari buruzko Bizikletak udako dira izeneko obran ere. Pelikularen azken aldean, aita-semeak duten elkarrizketan, semeak diotso aitari gerra bukatu berriaz: «Orain bakea etorri da». Aitak erantzuten dio: «Ez, Luisito, ez duk bakea etorri, garaipena baizik». Fernan-Gómezek kontagai duen garaitsu hartan, Ghandik: «Ez dago bakeranzko biderik, bakea da bidea».

Aiputik aipura ibili eta gero, erleak egunotako gure aireari egin dio zizta: zehaztuko duzue zertaz ari zareten bakea esaten duzuenean?
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.