Udaletxeetarako hauteskunde aldian gaude, eta Abaltzisketan orain ere ez dago hautagairik. Udaletxeak herritarrak animatu asmoz bidali duen gutunean, herriko inor aurkeztu ezean udaletxean kanpoko inor sartzeko arriskua dagoeladio. Honen inguruan hausnartuko dut jarraian:
1. Udalerrian kanpoko inork esku hartzeko kezka hau susmagarri ikusi dut. Sentsazioa da beldurra dagoela etikoki zein legalki zalantzagarri izan daitezken zenbait ekintza herriko harreman estuko taldetxoetatik kanpo ezagunak izatea.
2. Harrigarria da kanpoko izatearen aipu berezi hau, izan ere esklusibotasuna kanpotik datozen biziki subentzionatutako proposamenek baitituzte.
3. Herria hain dago begira eraikuntza berrietara eta turismora, orain gutxi arteko herriko jarduera garrantzitsuenean ez dela pentsatzen. Baserria bere nekazal, abere hazkuntza eta basozain jardueretan oztopoa da garapen modernorako. Bioaniztasuna, agroekologia, ingurugiroa, baratzeko produktu osasuntsuak bezalako hitzak hirikoak dira, ekologistenak. Ez dugu ikusten turismoak, neurri txikian bada ere, lagundu dezakeenik nekazaritza ekologikoa bultzatzen, kontsumitzaile eta ekoizle arteko hain positiboa den harremana estutzen. Gauzak nola egiten ditugun erakutsi geniezaioke, eta gozatzea gustatzen zaizkion paraje eder horiek ekoizle txikien eguneroko lanak zaintzen dituela konturatzeko aukera izango luke. Gainera, nekazariarentzako diru sarrera zuzena izan daiteke eta izan beharko luke.
Zuzendariari
Abaltzisketako bozak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu