Gaur irakurri dut zure komentarioa euskal teatroaren gainean, eta uste dut eskatu behar dizudala pittin bat gehiago pentsatzeko. Krisia dagoela eta, konklusioetan esatea talde hauek oso ondo, beste horrek agian hau eta hau egin beharko luke… Zehatzago esanda, Tanttaka taldeari esatea zer egin edo zer ez, obra hau euskaratu edo… Tanttakak urteak daramatza, ia-ia beste talde guztiek bezala, obra piloa euskaratzen; baina ez hori bakarrik, Mireia Gabilondo azkeneko urte hauetan euskal kultura lantzen eta gaurkotzen ari baita, eta Mireia Tanttaka da. Iruditzen zait pare bat ideia botata kontzientzia lasaitu duzula oso kezkatuta zaudela adieraziz. Zure ustez, asuntoa da obra bat edo bestea euskaratu behar dela, eta… zer? Horrekin zer? Ez zaizu iruditzen Euskal Herrian programatzerakoan kontzientzia eta konpromisoa asumitu behar dela? Agian teatroa desagerrarazi nahi dutela, eta horren ordez espektakuluakbakarrik utzi? Kreatibitatea hor libre uztea, agian ez zaie interesatzen, eta euskarazko kultura edo antzerkia askoz gutxiago, eta agian galdetu beharko genuke: zeintzuei eta zergatik ez zaie interesatzen? Zein arrazoirengatik? Hasiko gara egoera eztabaidatzen eta hausnartzen, eta diskusioa zentratzen balones fuera bota gabe? Antzerkilarion lana errespetatuz, guk merezi dugulako, gizona. Ez zaizu iruditzen?
ZUZENKETA: Igandean Xabier Lasak idatzitako zutabean Andoni Basabe (PP) atera zen argitaratua, Antonio Basagoiti behar zuen lekuan.
Zuzendariari
Agus Perezi
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu