ZUZENDARIARI

Argitu

Hernani.
2015eko maiatzaren 9a
00:00
Entzun
Gipuzkoako herri batzuetan, nahiz eta etxeko hondakinen sortzea aurreko sistemaren antzekoa izan, sistema berriarekin zabortegira laurdena besterik ez da bidaltzen. Hori argi dago guztiontzat... Gipuzkoako oposizio politikoarentzat izan ezik.

Arrazoi ekonomiko garrantzitsuak, efizientzia eta aurrezpen energetikoa, ingurumenaren babesa eta bertakoen lanpostuen sortzea direla-eta, Kataluniako 23 udalerrik bosgarren kontainerra kendu eta atez atekoa ezarri dute 2014an. Argumentu baliotsuak guztiontzat... Gipuzkoako oposizio politikoarentzat izan ezik.

Muga arrazionalak gainditu ostean, Gipuzkoan dagoen eztabaida bakarra ez datza funtsean, jarreran baizik; ez da teknikoa, jarrera politiko etikazkoa baizik. Komunikabide batzuen neutralitate falta dela medio, analisi objektiboa eta zibikoa oso zaila egiten da, esentzia teknikoa desegin egiten zaigu zarata eta letra-zopa artean. Honela, nahastea errazten da, hiritarren zentzu ona lainotuz... Eta baita gure herrialdearen aurrerapena ere.

Integrala den sistema efiziente batek fermentagarria dena eta probetxuzkoa dena bereizi behar ditu, eta gainontzekoa Ā«ezabatuĀ», kostu ekonomiko eta ekologiko txikienarekin. Hori horrela izanda, zenbatekoa da zabortegiaren faktura, hiritar eta urteko, atez atekoa eta bosgarren kontainerra duten udalerrietan? Europan eta Katalunian, datu hori erabakigarria da. 91 kilo materia organiko jasotzetik 15 kilo jasotzera, zein da kostu ekologikoaren aldea, pertsona eta urte bakoitzeko?... Hori ere, erabakigarria.

Komunikabideetara jotzen dute behin eta berriro, atez atekoak kontainerren kostuak hiru aldiz bidertzen dituela salatuz (TVC txostenaren interpretazio batean oinarrituz). Bere horretan jarraitzen dute, nahiz eta atez atekoa duten udalerrietako zerbitzuburuek kontrakoa ziurtatu... Eta, horrela, bost urtez.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.