ZUZENDARIARI

Aski da, kantxak orain

Andoni Zabalza eta Diana Ibañez.
Atxurigorri auzo elkartea.
2015eko apirilaren 28a
00:00
Entzun
Atxurigorri, García Rivero eskolako guraso elkartea, eta dozena bat kultur eta kirol elkarte oso kezkatuta gaude Bilboko Atxuri auzoko Enkarnazio Parkeko kirol-espazio estaliaren eraikuntza berandutzen ari delako.

Proiektu hori kontsentsuz adostu zen, 2010. eta 2011. urteetan egin zen parte hartze prozesu batean, eta 2011-2015eko Auzokide Planean sartu zen. Legegintzaldi honetan gure auzorako zegoen proiekturik garrantzitsua omen zen.

Aurtengo martxoan, udalak proiektu berri bat aurkeztu die bizilagunei: estalitako kantxak igerilekuen aurrean egongo lirateke. Han geunden ehun eta berrogeita hamar lagunok, besteak beste hasieran kantxen aurka mobilizatu zirenetako batzuk, pozik eta ilusioz onartu genituen plan integral honek proposatu zituen hobekuntzak.

Hala eta guztiz ere, kezkatuta gaude, 2013ko udazkenean udalak obren lizitazioa bertan behera uztea erabaki baitzuen, parkearen inguruan bizi diren pertsona gutxi batzuen presioz, beren interes partikularrak defendatzen hasi zirenean. Ia bi urteko negoziazioaren ondoren, haien proposamena onartu dugu, kantxak kiroldegiaren aurrean egiteko, eta lan-mahaian azken proiektu hori adostu ondoren, ez dugu ulertzen zergatik funtzionatzen aritu beharko litzatekeen azpiegitura honi aurka egiten dioten oraindik ere pertsona gutxi batzuek.

Arduragabekeria itzela litzateke udalak bizilagunen arteko adostasunik ezaren aitzakia erabiltzea auzoarentzat ezinbestekoa den obra hau ez egiteko edota berandutzeko. Lizitazioak apirilaren amaierarako eginda egongo zirela esan ziguten, baina ez dute deialdia egin. Enkarnazio Plaza oinezkoentzat izango zen abenduan, baina oraindik zain gaude. Hauteskundeak baino lehen ez badugu ekintza eta konpromiso argirik ikusten, kaleak okupatu beharko ditugu berriro, eta Areso jaunaren gobernuari gogorarazi beharko diogu ez dituztela Auzokide Planarekin eta Atxuri auzoarekin hartutako konpromisoak bete.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.