Zuzendariari

Atxiloketak

2011ko urtarrilaren 14a
00:00
Entzun
Asteartean albiste txar batekin jaiki ginen: Itxaso eta Tximas atxilotu zituzten; Vista Alegreko auzoa Guardia Zibilak hartuta zuen, Ziburun ere Gendarmeak ari ziren miaketetan… Momentu hartan izan ziren egonezina eta ezina, eta, eguna aurrera joan ahala, larritasun hori harridura eta haserre bilakatzen joan zen, atxiloketari buruzko informazio jasotzen genuen heinean. Albistegiak eta titularrak bete dituzte telebistan, irratian eta prentsan, baina badugu sentsazio bat hedabideetan azaldu dituzten bi pertsona horiek ez ditugula ezagutzen. Propaganda politikoa martxan jarri da, eta horrek ez du barkatzen. Guk, hala ere, ez diogu horri sinesgarritasunik ematen. Izan ere, atxilotu berri dituztenek azken urteotan gurekin batera lanean jardun dira. Hor egon dira asanbladetan, beraiekin batera eztabaidatu eta hartu ditugu erabakiak; gure ondoan egon dira kalera atera garenean; batera ibili gara baita parrandan ere… Bi lagun horien lanak eragin nabarmena izan du gaur egun Zarautzen ditugun hainbat espaziotan: Gaztetxean, Gazte Asanblada, Arraio Irratian eta Txosnetan esaterako. Komunikabideek jada epaitu eta kondenatu dituzte; jende askok ere sinetsi ditu haiei buruz esan direnak. Guretzat, ordea, gure aldamenean lanean jardun diren bi lagun horiek izaten jarraitzen dute, eta gertatzen denak ez du haietaz dugun iritzia aldatuko. Horregatik, besarkada bat bidaltzen diegu Itxasori eta Tximasi, baita beraien senitarteko eta lagun guztiei ere.

Sinatzaileak: Putzuzulo Gaztetxea, Zarauzko Gazte Asanblada, Arraio Irratia, Zarauzko Gazte Independentistak, Zarauzko Bilgune Feminista, Gurekin Jai Batzordea, Zarauzko Sorginak, Zaratazarautzeko musika taldeak, Bina-bina antzerkia.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.