Iñaki Perurenak 250.000 bisitara iristen ari den bideoarekin munduari bira eman dio. Bertan, gaztelania argian egindako adierazpenetan, hau esaten du: ... en un momento ser vasco era ser navarro..., en el 1200 cuando Castilla conquista a Navarra un territorio que es parecido a la actual euskadi sus habitantes dejan de ser navarros para ser castellanos. Argi asko dio Iñakik garai batean euskaldunok nafarrak ginela eta mendebaldeko nafarrek hori izateari utzi behar izan geniola bortxaz eta konkistaz. Norbaiti oraindik ere zalantzarik gelditzen bazaio ikus dezala Nabarraldek ekoitzi duen Gipuzkoaren jatorria izeneko DVDa. Horretan, pausoz pauso erakusten da gaur egungo Gipuzkoak hartzen duen luraldea nola zegoen tenetzietan antolatuta, gainerako nafar lurraldearen barruan eta moduan. Gipuzkoa ez zen existitzen espainiarrak etorri arte, eta izaera hori eman zioten, soilik, 1512an maltzurkeriaz egindako Nafarroa Garaiko konkistan erabiltzeko. Bejondeiola Iñakiri, gaztelaniaz mintzatzen den berrogei milioi jenderi edo, gure historiaren pasarte hori argitzen laguntzeagatik. Gurean, berriz, hor dituzte garrantzizko bi dokumentu historia irakasleek, eskola curriculum egileek, hezkuntza arduradunek eta herri honetara bakea eta normalizazioa ekartzearen aitzakiaz «educación para la ciudadania» eskoletan zabaldu nahi dutenek. Irakatsi eta zabaldu ditzatela bideo horiek; gaur egungo gazteek orain arteko historien tranpak ikusita ez dezaten esan historialari madarikatuak, politikari madarikatuak edo hezkuntza eta kultura sailburu madarikatuak ditugula.
Beñi Agirre. Euskara irakaslea.
ZUZENDARIARI
Aupa Iñaki
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu