Bilbo

'Bakioera'

Mervyn Henderson McGowan
2024ko apirilaren 25a
05:00
Entzun

Hemendik batua egiten dut, normalean. Nire euskara ez da bikaina, noski, baina gaztelania menperatzen dut, urteak eta urteak hemen egoteagatik. Batzuetan baliabide guztiak erabili behar ditut euskaraz, eta haietako bat nik bakioera deitzen dudana da. Eta zer da bakioera? Bakion egiten den euskara, jakina. Bakio gustatzen zait, batez ere oso herri euskalduna delako. Herrian sartzean, «Bakiok euskaraz bizi nahi du» ikusten da errepide ondoan. Eta euskara asko entzuten da han, Bilbon baino gehiago.

Hala ere, denborarekin hangoak ez direla denak bakiotarrak konturatzen zara, edo gutxienez ez euskaldun zaharrak! Adibidez:

–Kaixo, Patxi!

–Egun on, Ander! Zer moduz? Zer egin zenuen asteburuan, ba?

–Asteburuan? Asteburuan, ba, hondartzara joan ginen, bai, baina jakin… jakingo banu… jakin banuke… jakin banu… si hubiera sabido que iba a llover a cántaros, oye, ¡me habría quedado en mi casssssa, la hossstia!

Eta ni haiek bezala, tamalez. Baldintza eta subjuntibo izugarri horiek agertzen direnean, esaldiak %80 euskaraz eta %20 gaztelaniaz ateratzen dira, zer egingo diogu. Baina nire gaztelania-ehunekoa murrizten saiatzen ari naiz.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.