Nola da posible Espainiako Estatuko bi alderdi handiek EAEko boterea eskuratzeko, euren diferentziak kontuan hartu gabe, bata eskuindarra bestea ezkertiarra izanik, bat egiteko inolako erreparorik ez izatea, eta euskal alderdiek, aldiz, ezin bat egin Euskal Herriak behingoz eta betiko askatasuna lor dezan, euren norabidezko diferentzia horiek ahantziz? Galdera luze xamarra atera zait, eta, beharbada, ez da erraza ulertzen, baina galdera luze horrek sortzen duen nahasmen berbera sortzen dit barnean, euskal politikak sorrarazten didan inpotentzia ez baitut erraz ulertzen. EAJ, EA, Aralar, AB, ezker abertzale ilegalizatua... sigla horiek eta gehiago ditugu, eta diferentziak diferentzia, gehiago dute batzen dituztena banatzen ez dituztena baino: autodeterminazioa, independentzia, azken batean munduan gure ahots propioa entzunarazteko euskaraz, eta ez beste batzuen bozgorailu arrotzetatik. Izan ere, bakea ez baitugu helburu, ala? Gure helburua bat egitea izan behar du, ala? Bakea dugu bidea horretarako, Gandhi hura hartzen dut nik gidari, eta duela urte batzuk Egunkaria-n nire gutun batean izkiriatu nuen bezala, desobedientzia zibilaren bitartez herritarrek egin behar diegu bultza gure alderdi horiei guztiei batu daitezen eta euskal jendartean dugun batasuna politikan ere egin dadin benetako. Bakea dugu bidea bai, gure helbururako. Benetan ETA juntagailuak batu ditzala Euskadi (edo Euskal Herria) eta Askatasuna hitzak, armarik gabe, su-eten garai itxaropentsu honetan gaudela aprobetxatuz.
Ainara Maya.
Zuzendariari
Batu gaitezen
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu